Itxi

18:00etan

Dani Martirena kazetaria izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!"en

EITB Media

Leer en Castellano

Lehenengo orduan, mugaren bi aldeetan bizi direnei pandemiako neurriek nola eragiten dieten azalduko du saioak.

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. Argazkia: EITB Media

Gaurko gonbidatuak mugaren bi aldeetan bizi dira, eta, pandemia dela eta, gaur egun askotan ez dute erraza alde bateko eta besteko neurriekin bizitzea. Andoni Portilla, adibidez, Trebiñun bizi da, eta, nahiz eta Euskadiko neurriekin bizitzea nahiago duen, Gaztela eta Leongoei egin behar die kasu.

Ondoren, Vidal Salcedo medikua bizkarreko minaren inguruan arituko da. Zerk eragiten duen azalduko du eta bizkarreko mina saihesteko aholku batzuk emango ditu.

Bigarren orduko gonbidatua Dani Martirena kazetaria izango da. Martirenak haur eta gazteei zuzenduta dagoen Amonarenean Kea liburua aurkeztuko du. Mikel Elizegi eta Ana Goitia kolaboratzaileak egongo dira berarekin batera platoan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)