Kargatzen...
Itxi

Audientzia

"Biba Zuek!" saioa, markak hausten

EITB Media

Leer en Castellano

"Ahoz Aho" saioak ere 2016tik lortutako daturik onenak izan zituen ostegunean

Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioan. Argazkia: EITB Media.

ETB1eko arratsaldeko saioek audientziaren harrera bikaina izan dute. Maddalen Arzallusek eta Xabi Sukiak aurkezten duten "Biba Zuek!" saioak marka guztiak hautsi ditu eta denboraldiko daturik onena lortu du ostegunean: % 5,6ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 11,0eko kuota. Saioak gainera 50.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, Ilaski Serranok eta Saio Martijak aurkeztutako "Ahoz Aho" tarteak oso erantzun ona izan du. Inoiz lortutako daturik onena izan zuen ostegun arratsaldean, 2016ko irailetik lortutako daturik onena, alegia: % 3,3ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 5,4ko kuota eskuratu zituen.

Informazio gehiago (2)