Kargatzen...
Itxi

18:00etan

Anne Etchegoyen abeslaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Saioaren lehen orduan, herrian bizi nahi eta ezin dutenenekin arituko dira.

Anne Etchegoyen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, herrian bizi nahi eta ezin dutenak hartuko ditu protagonista. Gonbidatuek asko maite dute euren herria, baina zail egiten zaie bertan bizitzea. Arrazoiak osteguneko saioan azalduko dituzte.

Bigarren orduko protagonista Anne Etchegoyen kantautore eta abeslaria izango da. Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz abesten du Donapaleuko kantariak. Hainbat disko atera ditu: lau bakarka eta beste bi Aizkoa gizonezko koruarekin. Ostegunean, zuzenean abestuko du platoan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1 eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)