18:00etan
Jose Mari Goenaga zinemagilea "Biba Zuek!" saioan, ostiralean
EITB Media
Gainera, Drindots taldeko Jon Urdangarin eta Jon Arruti ere izango dituzte gonbidatu.
Drindots, 40 urteko ibilbidea duen musika taldea, gonbidatuko du "Biba Zuek!" saioak platora, ostiraleko atalean. Plazarik plaza ibili ziren pop kanten euskal bertsioak abestuz; nork ez du "Maritxu, nora zoaz?" edo eta "Eba Mirentxu" abestiekin dantza egin herriko festetan? Jon Urdangarin eta Jon Arruti taldekideak izango dituzte gonbidatu nagusi 18:00etatik aurrera.
Bestalde, Vidal Salcedo medikuak idorreria izango du hizpide. Kalean, arazo horretaz hitz egingo dute lagun askorekin eta oso testigantza interesgarri eta zintzoak partekatuko dituzte saioko kameren aurrean.
Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Jose Mari Goenaga zinemagile, zuzendari eta gidoigilea izango da. 2017. urtean aurkeztutako Handia filmean gidoilari eta zuzendari lanak egin zituen. Filmak 13 izendapen izan zituen Goya sarietarako eta 10 irabazi zituen. 2019an, Aitor Arregirekin eta Jon Garañorekin, Lubaki amaigabea aurkeztu zuen Goenagak Donostia Zinemaldian eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria eskuratu zituen. Tamalez, Oscar sarietatik kanpo geratu da filma.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1 eta eitb.eus-en.