Itxi

18:00etan

Miren Arrieta eta Nerea Mazo antzezleak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Lehenbiziko orduan 'Kantuz naiz bizi!' gaiaren inguruan arituko dira Euken Ostolaza tenorearekin.

Miren Arrieta "Etxekoak udan" telesailean. Argazkia: EITB Media

Kantuz naiz bizi! gaiaren inguruko solasaldiarekin hasiko dute gaurko saioa "Biba Zuek!" programan. Platora hurbilduko diren gonbidatuek amets bihurtu dute euren pasioa, musika alegia. Lirika abeslariak dira eta hori dute ogibide. Euken Ostolaza, esaterako, tenorea da. Ikasketak Donostiako Orfeoiaren eskolan burutu zituen eta, abesbatza askotan ibili eta gero, 2000.urtetik aurrera Le Chouer de Radio Francen abesten du.

Bigarren orduko gonbidatuak Miren Arrieta eta Nerea Mazo aktoreak izango dira. Duela gutxi antzezlan berria estreinatu dute, Ameriketako bidaia, eta asteartean platoan aurkeztuko dute lana. Jon Garatek eta Agus Barandiaranek lagunduta egongo dira Arrieta eta Mazo.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.

Informazio gehiago (2)