18:00etatik aurrera
Jasone Osoro idazlearekin solasaldia, gaur, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Lehen orduan, 'Bizipoza' egitasmoan parte hartu duten Aspanovas eta Aspanogi elkarteen berri emango dute.
Gaur arratsaldean, Bizipoza proiektuan parte hartu duten bi elkarteren lana ezagutaraziko dute "Biba Zuek!" saioan. Aspanogi eta Aspanovas haur minbizidunen eta beren gurasoen elkarteak dira. Elkarteen helburua minbizia duten adingabekoei eta beren familiei arreta osoa eskaintzea da, bai ospitaleko eremuan eta bai ospitaletik kanpo. Bizipoza proiektuaren barruan elkarteek egin duten bideoklipa aurkeztuko dute osteguneko atalean. Piraten indarra du izena, eta, horretarako, Amaia Agirre bertsolaria hartuko dute platoan, berea baita letra. Amaia Agirreren alabak ere minbizia izan du, eta egoera nola bizi izan duten kontatuko du.
Ondoren, bigarren orduko gonbidatua Jasone Osoro idazlea izango da. Osorok bi lan berri aurkeztuko ditu, Festa eta Asteburu bat eskiatzen, "Go!azen" bildumaren laugarren liburua.
"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.