18:15ean
Pou anaiak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Aurretik, Jokin Lizeagaren testigantza entzungo dute. Mendi korrikalari urnietarra da Lizeaga, eta duela bi urte istripua izan zuen Asturiasen.
Gaur arratsaldean, Pou anaiak izango dituzte gonbidatu ETB1eko "Biba Zuek!" saioan. Beren ibilbideaz hitz egingo dute Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin, eta artxiboa errepasatuko dute Jon Garateren eskutik.
Aurretik, testigantza hunkigarria entzungo dute, Jokin Lizeagarena. Mendi korrikalari urnietarra da Lizeaga, eta duela bi urte istripua izan zuen Asturiasen. Leize hotz batean erori zen, eta bertan zaurituta hiru ordu eman ondoren, bakarrik zegoela, beso bakarraren laguntzaz zuloan gora eskalatzea lortu eta bizia salbatu zuen.
Vidal Salcedo medikuak, gainera, oroimena zaintzeko aholkuak emango ditu.
Gaur ere, ohi baino beranduago hasiko da "Biba Zuek!" saioa, 18:15 inguruan abiatuko baita, 2021eko Itzuliko emanaldiaren ostean.