18:00etan
Felipe Juaristi idazlea, gaur, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
'Itzultzeko etorri naiz' saiakera aurkeztuko du. Aurretik, DJ euskaldunak izango dira protagonista, eta mundu mailako saria irabazi duen DJa ere izango dute platoan.
Gaurko "Biba Zuek!" saioan DJak izango dituzte hizpide, eta Felipe Juaristi idazlea ere izango dute gonbidatu Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.
Hala, lehen orduko protagonistak DJ euskaldunak izango dira. Mundu mailako saria irabazi duen DJa ere izango dute platoan.
Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Felipe Juaristi idazlea izango da. Poeta gisa da batez ere ezaguna, eleberriak eta ipuinak kaleratu baditu ere. Literaturako zenbait euskal testu ere itzuli ditu, gaztelaniara. Hainbat sari eskuratu ditu Juaristik, tartean bi aldiz Euskadi Literatura Saria. Ostiraleko "Biba Zuek!" saioan lan berria aurkeztuko du: Itzultzeko etorri naiz saiakera literarioa.
Horrez gain, Vidal Salcedo medikuak udaberriko birusei buruz hitz egingo du. Zer gaixotasun izan ohi ditugu udaberrian? Vidalek galdera horri erantzuna emango dio, eta argituko du zergatik urtaro batzuetan gaixotasun batzuk gehiago pairatzen ditugun besteetan baino.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, zuzenean, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.