18:00etan
Slow Life bizimoduari buruz, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Ondoren, Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' flamenko dantzariarekin solastatuko dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia.
Gaur arratsaldean, burua ondo zaindu beharrari buruz hitz egingo dute "Biba Zuek!" saioan. Egungo bizimoduak erritmo handia markatzen digu eta horrek buruan eta gure osasun mentalean eragiten digu. Platora gerturatuko diren gonbidatuak burua gelditu, hausnartu eta slow life egitearen beharraz hitz egingo digute.
Askoa Etxebarrieta La Pulga izango da bigarren orduko gonbidatua. Gasteizen jaiotako flamenko dantzaria da. Askoa txikitan balet ikasten hasi zen, baina dantza honek ez zuen harrapatu. 1998an flamenkoa ezagutu zuen eta dantza motak honen energiak liluratu egin zuen. Askoa pasioa ofizio bihurtu du. Flamenko dantza eskola du Gasteizen eta ikuskizunak ere sortzen ditu.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.