18:00etan
Ane Gabarain aktorea, gaur arratsaldeko "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Gabarainek telebistan, zineman eta antzerkian duen ibilbide oparoa errepasatuko dute.
Gaurko "Biba Zuek!" saioan Ane Gabarain aktorea izango dute protagonista eta bere ibilbide errepasatuko du Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin. Telebistan, zineman eta antzerkian ibilbide luzea du Gabarainek. Euskal Telebistako "Bi eta Bat", "Jaun ta Jabe" edo "Mi Querido Klikowsky" telesailetan egindako lanengatik egin zen ezaguna, baina Estatu mailan ere, paper garrantzitsuak egin ditu, besteak beste, Alex de la Iglesiaren La Comunidad eta 800 balas filmeetan, edota "Allí Abajo" eta "Patria" telesailetan.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.