Itxi

18:00etan

Julen Baz sukaldaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Gainera, musikak gure bizitzan duen lekuaz eta terapia moduan duen garrantziaz mintzatuko dira.

Julen Baz sukaldaria. EITB Mediako bideo bateko irudia.

Gaur Musikaren eguna da. Musikak gure bizitzan duen lekuaz eta terapia moduan duen garrantziaz mintzatuko dira "Biba Zuek!" saioaren lehen orduan. Gainera, platoan zuzeneko musika emanaldia eskainiko dute.

Bigarren orduko gonbidatua, Julen Baz sukaldaria izango da. Dimako Garena jatetxeko chefa da eta ekainean banatu berri diren Madrid Fusion 2021 sarietan, sukaldari berrien sailean, hirugarren postua eskuratu du. Horretaz guztiaz hitz egingo du sukaldari zornotzarrak.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)