18:00etan
Mikel Idoate pilotaria gonbidatuko dute, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB MEDIA
Aurretik, saioaren lehen orduan, Urmuga natura eta gizakia mendiaren eta musikaren bidez uztartzea helburu duen jaialdiaz arituko dira.
Olatz Beobide. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur arratsaldean, Mikel Idoate pilotari ohia izango dute gonbidatu nagusi "Biba Zuek!" saioan. Pilota esataria da, baita enpresaria ere, beilatoki bat kudeatzen baitute familian. Pilotaz eta beste hainbat kontuz hitz egingo du Maddalen eta Xabierrekin.
Saioaren lehen orduan, gainera, Urmuga jaialdiaz arituko dira. Natura eta gizakia mendiaren eta musikaren bidez uztartzea du helburu nagusi Urmuga egitasmoak. Uztailaren 13an hasiko den jaialdiaren berri emango dute antolatzaileek.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.