Itxi

18:00etan

Jon Salsamendi Orio Arraun Elkarteko entrenatzailea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

2021eko Eusko Label Liga martxan da, eta denboraldi honi begira oriotarrak nola ikusten dituen kontatuko die Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiari. Aurretik, crossfita izango dute hizpide.

Jon Salsamendi Orio Arraun Elkarteko entrenatzailea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan kirola izango da protagonista nagusia. Lehen orduan, azken urteetan indarra hartu duen kirol bati buruz arituko dira hizketan: crossfitaz. Horretarako, horretan jarduten duten hainbat kirolari izango dituzte programan.

Bigarren orduan, berriz, uretara egingo dute jauzi eta arraunaz hitz egingo dute Jon Salsamendi Orio Arraun Elkarteko entrenatzailearekin. 2021eko Eusko Label Liga martxan da, eta denboraldi honi begira oriotarrak nola ikusten dituen azalduko die Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiari.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)