Itxi

18:00etan

Itziar Aizpuru aktorea, "Biba Zuek!" saioan, gaur arratsaldean

EITB Media

Programaren lehen orduan lipedema izeneko gaixotasunaz mintzatuko dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia zenbait gonbidaturekin.

Itziar Aizpuru "Beti Mugan" telesaileko protagonistetako bat da. Argazkia: EITB Media

Itziar Aizpuru aktorea elkarrizketatuko dute gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan, ostegunean bertan ETB1en estreinatuko den "Beti Mugan" telesailaren harira. Bera da protagonistetako bat. 

Programaren lehen orduan, lipedema izeneko gaixotasunaren gainean arituko dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia hainbat gonbidaturekin. Gantz-zelulen metaketa patologikoa dakarren gaixotasun kronikoa da eta ez du sendabiderik. Sintoma nagusia besoak eta hankak handitzea da. 

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)