Itxi

16:00etan

Joseba Usabiaga aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Covid-19a gazteen artean nola ari den zabaltzen ere izango dute mintzagai. Uztailaren 21eko "Biba Zuek!" programa 16:00ean hasiko da, ohi baino goizago, Euskadiko Traineru Txapelketa eskainiko baitu ETB1ek 18:00etan.

Joseba Usabiaga aktorea, "Etxekoak Udan" telesaileko artxiboko irudian. EITB Media

Gaur arratsaldeko "Biba Zuek!" saioa ohi baino goizago iritsiko da: 16:00etan. Izan ere, Euskadiko Traineru Txapelketa zuzenean eskainiko du ETB1ek 18:00etatik aurrera; eta, ondorioz, aurreratu egingo da "Biba Zuek!" programaren emanaldia. Bi ordu lehenago bada ere, saioak ez dio hutsik egingo audientziarekin arratsaldero duen hitzorduari, eta ohi bezala solasaldirako eta elkarrizketarako tarteak izango dituzte.

Hala, lehen orduan, covid-19a gazteen artean nola ari den zabaltzen landuko dute; arrazoiak aztertu eta haien iritziak jasoko dituzte, gazteen ahotsa ere entzuteko. Maitane Ormazabal izango dute horretan bidelagun.

Ondoren Mexikora bidaiatuko dute Jon Artanorekin; eta handik bueltan, Joseba Usabiaga aktorea hartuko dute platoan. Oholtzan eta pantaila handian zein txikian egindako ibilbidea errepasatzeaz gain, "Gure Zirkua" proiektuan bizitzen ari denari buruz galdetuko diote Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

Asteazken honetan, 16:00etatik aurrera izango da ikusgai "Biba Zuek!" saioa, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)