Kargatzen...
Itxi

18:00etan

Joseba Etxeberria futbolari ohia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Gainera, Kontxako Banderaren bezperan, estropada hau irabazi duten hiru arraunlari izango dituzte platoan.

Joseba Etxeberria futbolari ohia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Joseba Etxeberria futbol jokalari ohia izango dute lagun gaur arratsaldean. Elgoibartarraren ibilbide profesionala gogora ekarriko dute, eta gaur egun zertan dabilen azalduko du gonbidatuak.

Kirol giro bizia izango du ostiraleko programak. Izan ere, lehen orduan Kontxako Bandera irabazteko esperientzia bizi izan duten hiru arraunlari ohi elkarrizketatuko dituzte programan.

Astea Vidal Salcedo eta Aritz Ganboaren kolaborazioekin amaituko dute.

"Biba Zuek!" saioa, Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)