18:00etan
Erromeria doinuak Leturia eta Iñaki Dieguezen eskutik, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en
EITB Media
Gainera, alzheimerrari buruz arituko dira, gaixotasunaren nazioarteko egunarekin bat eginez.
Gaur arratsaldean, Iñaki Dieguez akordeoilaria eta Xabier Berasaluze Leturia pandero jotzaileak doinu alaiak ekarriko dituzte "Biba Zuek!" saioko platora. Pepito Yanci akordeolari lesakarra omendu nahiak elkartu ditu bi musikariak eta lankidetza horren emaitzak erakutsiko dituzte programaren bigarren orduan.
Saioari hasiera emateko alzheimerrari buruz hitz egingo dute, gaixotasunaren nazioarteko egunarekin bat eginez. Buruko gaitz hau jasan duten gaixoen senitartekoak izango dituzte gonbidatu. Gainera, bizipen hori nolakoa izan den azaltzeko eta gaia beste ikuspuntu batetik aztertzeko Maitane Ormazabal izango dute.
Bestalde, Agus Barandiaran, Mikel Elizegi eta Aritz Ganboa izango dira kolaboratzaileak.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.