18:00etan
Miren Agur Meabe idazle saritu berria izango dute gaurko "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Gainera, dislexiaren nazioarteko egunean, ezagutzaren zailtasun honen inguruan arituko dira.
Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria irabazi berri du Nola gorde errautsa kolkoan liburuagatik eta bere lanaz hitz egitera hurbilduko da gaurko "Biba Zuek!" saiora. Gainera, Ana Goitia kolaboratzaile eta idazlearen herrikideak test berezi bat egingo dio. Jon Garatek ere platoa bisitatuko du, eta Aritz Ganboak ikusleen galderei erantzungo die.
Aurretik, gai interesgarri bati buruz hitz egingo dute. Izan ere, ostirala dislexiaren nazioarteko eguna da, eta ezagutzaren zailtasun hori duten pertsonen eta haien familiakoen testigantzak ekarriko dituzte. Maitane Ormazabalek dislexiara beste modu batera gerturatzen lagunduko digu.
"Biba Zuek!" arratsalde honetan izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.