Estreinaldia
Deabru Beltzak konpainia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Max Saria jaso berri duen 'Simfeuny' ikuskizunaz arituko dira konpainiako Garbitxu eta Erlantz Eizmendi.
Deabru Beltzak euskal konpainiako Garbitxu eta Erlantz Eizmendi izango dira gaurko gonbidatu nagusiak "Biba Zuek!"saioan. Joan den astean Simfeuny ikuskizunak jaso zuen kaleko ikuskizun onenaren Max saria. Ikuskizuna sinfonia baten pausoetan inspiratuta dago, eta, partituratik eraikitzen hasi beharrean, suaren ikuskizunetik hasi ziren, eta atzekoz aurrera sortu zuten. Gainera, aurten 25 urte bete ditu konpainiak, eta hori ere ospatuko dute Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.
Lehen orduan, berriz, Ikusmenaren Nazioarteko Eguna izango dute hizpide, eta horren inguruko testigantzak izango dituzte. Adibidez, Uxoa Eusebio izango dute bere istorioa partekatzen. Erretinosi pigmentarioa du, eta bere ikusmena ez okertzeko ebakuntza egin diote uda honetan.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.