Itxi

18:00etan

Joxerra Garzia idazle eta kazetaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Saioaren lehen orduan, Esku Hutsik elkarteko kideak izango dituzte, erditze garaiko eta erditze ondorengo haur-heriotzei buruz hitz egiteko.

Joxerra Garzia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, Joxerra Garzia idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea izango dute "Biba Zuek!" saioan. Euskal Idazleen Elkartearen presidentea ere izan zen, eta hainbat saiakera, poesia eta nobela idatzi ditu bere idazle ibilbidean. Bertsolaritzari oso lotuta bizi da bertsozale, gai-jartzaile eta ikerlari modura. Hedabideetan ere aritu da, Euskadi Irratian eta Euskal Telebistan.

Lehen orduan, Esku Hutsik elkarteko kideak izango dituzte haurdunaldiko, erditze garaiko eta erditze ondorengo haur-heriotzei buruz hitz egiteko. Gurean izango ditugun gonbidatuak elkartearen parte dira, eta euren esperientzia kontatuko digute. Izan ere, gai hau tabua da oraindik gure gizartean, eta horri buruz hitz egiteak duen garrantzia azpimarratuko digute.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)