Itxi

18:00etan

EITBren "Artxipelagoa" podcasteko aktore eta zuzendariak "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen zatian amonen istorioak ekarriko dituzte platora.

"Artxipelagoa" izango dute hizpide "Biba Zuek!" saioan.

EITBPodkast plataforman entzungai da "Artxipelagoa" audioa fikzio serie apokaliptikoa, eta gaur, "Biba Zuek!"en elkarrizketatuko dituzte bertako aktorea Sara Cozar eta zuzendariak, Juan Gonzalez eta Oier Aranzabal. "Artxipelagoa" zortzi ataleko soinu-fikzio telesaila da, eta proiektu honetan entzulea ekintza gertatzen den espazioan kokatzen da soinuaren bitartez. Esperientzia berritzailea da eta zinema batean estreinatuko den lehenengo fikzio audioa izan da.

Kolaboratzaileei dagokienez, Ana Goitiak Kafetestegia atalean gonbidatuei galdera intimoagoak egiteko aukera izango du. Mikel Elizegik Happy Bank lehiaketarekin Euskal Herrian barna bidaiatzen jarraituko du eta gaurkoan Lezon izango da. Aritz Ganboak, ordea, ikusleen galderei erantzuteko tartea hartuko du.

Albina Stardust ere programan izango da, ostiralak alaitu eta gizartean pil-pilean dauden gaiei buruz hitz egiteko. Gaur familia ereduei buruz hitz egingo dute. Horretarako hainbat gonbidatu izango dituzte eta bakoitza bere familia ereduari buruz arituko da. Izan ere, geroz eta familia eredu gehiago daude, eta beraz, denei buruz hitz egitea garrantzitsua da.

Lehenengo orduan, amonen istorioak ekarriko dituzte platora, baina bilobek euren ahotik kontatuko dituzte. Horien artean, enara gisa lanean aritutako emakume baten istorioa eta neskame izan zen beste batena. Izan ere, amonek bizipen ugari izan zituzten euren gaztaroan eta horri buruz hitz egingo dute.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)