Kargatzen...
Itxi

18:00etan

Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Lehen orduan, Joxe Miel Barandiarani buruzkoa izango da, haren heriotzaren 30. urteurrenean.

Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren txapelduna

Larunbatean Bilbao Arenan ospatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea izango da gaurko "Biba Zuek!" saioko gonbidatua: Nerea Ibarzabal.

Lehen orduan, Joxe Miel Barandiarani buruzko saio berezia egingo dute, bere heriotzaren 30. urteurrena dela eta. Euskal Herrian Joxe Mielek egindako lanari eta ekarpeni buruz hitz egingo dute Juan Manuel Etxebarriak eta Abel Ariznabarretak, gertutik ezagutu zuten eta lan asko egin zuten berarekin. Amaia Agirre bertsolaria izango dute bidelagun.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)