18:00etatik aurrera
'Tarara' antzezlana aurkeztuko dute Kepa Errastik eta Tania Fornielesek gaurko "Biba Zuek!"en
EITB Media
Lehen orduan, helduen hezkuntzari buruz hitz egingo dute.
Gaur, Kepa Errasti eta Tania Fornieles izango dituzte "Biba Zuek!" saioan gonbidatu, Tarara antzezlana aurkezten. Musikarekin loturiko istorioa kontatuko digu lan honek, Rosa izeneko neska biolin-jotzaile baten ibilbidea, oroitzapenak eta ezkutuko eskutitzak. Asteburu honetan, urtarrilaren 15ean estreinatu da Errenterian, eta hemendik aurrera hainbat hitzordu dituzte Euskal Herriko herrietan. Kolaboratzaileak ere izango dituzte platoan: Xabier Amuriza, Vidal Salcedo eta Aritz Ganboa.
Lehen orduan, helduen hezkuntzari buruz hitz egingo dute. Izan ere, inoiz ez da berandu ikasteko eta karrera bat egiteko. Horretarako, askotariko gonbidatuak izango dituzte platoan, ikasleak eta irakasleak, gogoa izanez gero, helburua betetzea posible delako. Asier Maia izango dute bidelagun.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.