Itxi

18:00etan

'Semea pixka bat motelago dabil soilik' antzezlaneko lantaldea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Dorleta Urretabizkaia, Miren Arrieta eta Xabi Lopez aktoreak izango dituzte platoan. Programako lehen orduan, berriz, leuzemiari buruz hitz egingo dute.

'Semea pixka bat motelago dabil soilik' antzezlana. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Semea pixka bat motelago dabil soilik izeneko antzezlana izango dute hizpide gaur "Biba Zuek" saioan. Horretarako, Dorleta Urretabizkaia, Miren Arrieta eta Xabi Lopez aktoreak izango dituzte platoan, eta esku artean duten antzezlana aurkeztuko dute. Bizitzari buruzko lana da eta, batez ere, bertan izaten diren momentuak, denboraren kontzeptua, maitasuna, beldurra… lantzen ditu.

Lehen orduan, berriz, leuzemiari buruz hitz egingo dute. Horretarako, lehen pertsonan gaixotasun hau bizi duen gonbidatua izango dute, bere esperientzia kontatzeko eta idatzi duen liburuari buruz aritzeko. Maitane Ormazabal izango dute elkarrizketa horretan bidelagun.

Ana Goitia, Mikel Elizegi eta Aritz Ganboa izango dira eguneko kolaboratzaileak.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi dugu ikusgai, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)