Itxi

18:00etan

Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Lehen orduan autismoari buruz mintzatuko dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia Luken Orbegozo eta Nekane Zalbide ama-semeekin.

Goizalde Landabaso Radio Euskadi kazetaria. Argazkia: EITB Media

Goizalde Landabaso Radio Euskadiko kazetaria elkarrizketatuko dute gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan. Idazle lanetan ere aritu izan da bere ibilbide profesionalean. Krakovia narrazioa da bere azken lana. 

Lehen orduan, autismoa izango dute hizpide. Luken Orbegozo eta Nekane Zalbide ama-semeak izango dituzte gonbidatu gisa. Lukenek autismoa du, eta bere amarekin batera euren esperientzia partekatuko dute. Gainera, Marea urdina egitasmoaren parte hartzaile aktiboak dira, eta berau zer den ere kontatuko dute. 

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara dugu ikusgai astelehenetik ostiralera ETB1en eta eitb.eus-en Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta.

Informazio gehiago (2)