18:00etan
"Irabazi Arte!" EITBren telesail berriko bi aktore, ostiraleko "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Tessa Andonegi eta Joana Garitano izango dira platoan, nesken futbol talde baten istorioa oinarri duen lana aurkezteko. Aurretik, saioaren lehen orduan, uholdeen ondorioak jasan dituzten lau gonbidatu hartuko dituzte.
Ostiral honetako "Biba Zuek!" saioan "Irabazi Arte!" EITBren telesail berriko bi antzezle izango dituzte gonbidatu. Zehazki, Tessa Andonegi eta Joana Garitano hartuko dituzte platoan, ostiralean bertan ETB1en eta eitb.eus-en estreinatuko den euskarazko fikzio berria aurkezteko. Telesailak nesken futbol talde baten istorioa kontatzen du, eta hainbat balio transmititu nahi ditu, besteak beste, emakumeen ahalduntzea, elkartasuna eta adiskidetasuna.
Saioaren lehen orduan, berriz, uholdeen ondorioak jasan berri dituzten lau gonbidatu izango dira programan. Orain bi hilabete Nafarroako eta Gipuzkoako zeinbat tokitan izandako uholdeak zein egoeratan dauden jakitea izango da asmoa.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.