18:00etan
Oihana Maritorenak "Txac Planet" telesailaren denboraldi berria aurkeztuko du, gaur, "Biba Zuek!"en
EITB Media
Saioaren lehen orduan, Naizen elkarteko kideak izango dituzte saioan.
Oihana Maritorena aktore eta aurkezlea izango dute gonbidatu, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan. Datorren astelehenean, otsailak 21, ETB3k estreinatuko duen "Txac Planet" saioaren denboraldi berriaren aurkezlea da, umeak eta nerabeak programazioaren hizkuntzara eta pentsamendu konputazionalera gerturatzea helburu duen saioa. Halaber, alfabetatze digitala, zibersegurtasuna eta teknologien erabilera egokia sustatzen ditu.
Lehen orduan, Naizen elkarteko hainbat kide izango dituzte. Zazpigarren urteurrena ospatu dute Ikusten gaituzuela ikusi nahi dugu lelopean. Hori dela eta, lau gonbidatu izango dituzte, eta tartean, Xabier Crehuetek "Ipuinetan ez bezala" abestia eskainiko digu.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.