Itxi

18:00etan

Iñigo Vicens entrenatzaile pertsonala, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Aurretik, saioaren lehen orduan, Bizipoza proiektuaren Bortzirietako Guztiok Taldea elkarteko hainbat kide hartuko dituzte platoan, esku artean dituzten ekimenen berri emateko. Elkartearen abestia egin duten Estitxu Pinatxo eta Sustrai Colina ere saioan izango dira.

Iñigo Vicens "Adinberri" saioan.

Asteazken honetan Iñigo Vicens entrenatzaile pertsonala izango da "Biba Zuek!" saioko gonbidatua. Ondarroarrak urte asko daramatza bere ibilbide profesionala lantzen, eta aski ezaguna da kirolari eta ongizateari buruz aholku ugari eman izan dituelako. Telebistan hainbat saiotan kolaboratu du, eta aurkezle lanak ere egin izan ditu, tartean "Adinberri" saioan. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak elkarrizketa mamitsua egingo diote horren guztiaren inguruan.

Aurretik, saioaren lehen orduan, Bizipoza proiektuaren Bortzirietako Guztiok Taldea elkarteko kideak izango dituzte platoan, euren zeregina zein den azaltzeko. Bortzirietako herrietako behar bereziak dituzten umeei zerbitzuak etxetik gertu eskaintzea da lan horietako bat, Iruñera joan gabe. Elkarteko bi ama-alabak platoan izango dira euren istorioa kontatzen, eta abestia ere aurkeztuko dute. Estitxu Pinatxok abestu eta Sustrai Colinak idatzi du, eta horiek ere saioan izango dira.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)