18:00etan
Miguel Angel Lotina entrenatzailea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Saioaren lehen orduan, Asperger sindromea landuko dute.
Gaur arratsaldean, Miguel Angel Lotina euskal futbol jokalari ohi eta entrenatzailea izango dute "Biba Zuek!" saioan gonbidatu. Meñakan jaioa, ibilbide profesional oparoa izan du. 400 partidatik gora zuzendu ditu eta hainbat talde entrenatu ditu, besteak beste, Logroñes, Numantzia, Osasuna edo Reala, baita mundu mailako taldeak ere, Zipren, Qatarren eta Japonian.
Lehen orduan Asperger sindromea landuko dute eta gaitza gertutik bizi duten hiru gonbidatu izango dituzte platoan. Telefonoz, Asperger eta autismoa duten bi haurren ama batek ere gurekin bat egingo du. Gainera, gaia ondo lantzeko Maitane Ormazabalen laguntza izango dute.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.