Itxi

18:00etan

Josebe Iturrioz aktibista trans feminista, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Saioaren lehen atalean, 'Apaiz kartzela' dokumentalaz arituko dira

Josebe Iturrioz.

Gaurko, Josebe Iturrioz izango dute "Biba Zuek!" saioan gonbidatu. Ibilbide luzea du Josebek, berdintasun teknikari hasi zen, ondoren aholkulari eta orain irakasle dihardu. Hala ere, bere bizitza osoa emakumeen aldeko borrokari erabat lotuta darama ekintzaile lanetan. Plazandreok plataforman eta Medeak taldeko aktibista gisa hasi zen, eta egin duen lanagatik Euskal Herrian trans feminismoaren erreferente mediatiko bihurtu da.

Lehen orduan Apaiz kartzela dokumentala izango dute hizpide, Zamoran 1968 eta 1976 bitartean kartzelan egon ziren apaizen inguruko ikus-entzunezkoa. Ritxi Lizartza zuzendaria eta Xabier Amuriza apaiz haietako bat izango dituzte platoan, eta Miren Amuriza bertsolaria telefonoz.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)