18:00etan
Niña Coyote eta Chico Tornado musikariak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Laugarren diskoa aurkeztuko du Ursula Strong eta Koldo Soret donostiarrek osatutako biko musikalak. Saioaren lehen orduan Saharako herriaren egoera izango dute aztergai.
Niña Coyote eta Chico Tornado, Ursula Strongek eta Koldo Soretek osatzen dute biko musika taldea, izango da protagonista gaurko "Biba Zuek!" saioan. Euren laugarren diskoa aurkeztera joango dira.
Lehen orduan, Saharako herriaren egoera izango dute hizpide. Alde batetik, "Oporrak bakean" proiektuaz mintzatuko dira. Beste aldetik, Sahararen egoerari buruz aritzeko, Garazi Hach Embarek eta Nayua Jarri saharar euskaldunak hartuko dituzte gonbidatu.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta, "Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.