18:00etan
Igor Astarloa txirrindulari ohiarekin solasaldia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Gainera, lanbide batzuek historikoki izan duten genero ezarketarekin apurtzen duten hainbat profesionalen bizipenak entzungo dituzte.
Gaurko "Biba Zuek!" saioan, euskal txirrindulari ohi ezagunenetariko bat hartuko dute. Igor Astarloa ermuarra 2000 urtean bihurtu zen profesional Mercatone Uno taldearekin. Hainbat karrera eta txapelketa jokatu zituen, eta, horien artean, 2004an, Munduko txapelketa irabazi zuen. Azkenik, 2008an, Team Milram taldearekin egin zuen azken urtea.
Lehen orduan, historian zehar, generoarekin erlazionatu diren lanbideei buruz hitz egingo dute. Izan ere, ogibideak ez du generorik, nahiz eta batzuetan hala pentsatu izan den. Hori dela eta, esate baterako, enologo munduan lanean dabilen emakume bat izango dute solaskide. Horrez gain, emakumeak gehiengo izan ohi dituen ogibidean dabilen gizonezko batekin ere arituko gara; adinekoak zaintzen ditu berak.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.