18:00etan
Mikel Mendizabal bertsolaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Saioaren lehen orduan Bizipoza proiektuko beste abesti bat aurkeztuko dute, eta bi elkarte izango dituzte mintzagai: Mindara eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF). AMAK taldeak abestu ditu Maialen Lujanbiok egindako hitzak, eta laurak izango dituzte platoan.
Gaur arratsaldea hitzez josteko, Mikel Mendizabal bertsolaria izango dugu gonbidatu "Biba Zuek!" saioan. Bertsolari aritzeaz gain, bertso irakasle eta eragilea izan da bere bizitzan zehar eta, besteak beste, Ikastolen Elkartean bertsolaritzari buruzko proiektuan buru-belarri aritu da 1982az geroztik.
Aurretik, saioaren lehen orduan, Bizipoza proiektuko beste abesti bat aurkeztuko dute eta, horretarako, bi elkarte izango dituzte: Mindara eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF). Mindarak aniztasun funtzionala duten pertsonak artatzen ditu. GKEFk, ordea, kirol eta jarduera fisiko egokitua eta inklusiboa antolatzea nahiz sustatzea du helburu. AMAK taldeak abestu ditu Maialen Lujanbiok egindako hitzak, eta laurak izango ditugu platoan.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.