18:00etan
Karmele Jaio, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Bestalde, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten duten programan emakumeen alopezia izango dute hizpide nagusi.
Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioko gonbidatua Karmele Jaio izango da. Idazle gisa ibilbide luzea du Karmelek, eta duela hamar urte publikatutako Ez naiz ni liburua gaztelaniara itzuli eta No soy yo atera du argitara. Bertan, 40-50 urte bitarteko emakumeen 14 istorio biltzen dira, eta bakoitzak bere bizitzako momentu kritiko bat kontatzen du. Bestalde, Mikel Casal ilustratzailearekin batera ateratako Putz egin eta ikusiko duzu haurrei zuzendutako liburua ere ekarriko du eskuartean. Gainera, aurtengo Korrika 22ko mezuaren idazlea izan da Jaio, eta berak hartu zuen hitza Donostiako amaierako ekitaldian; bizipen hau ekarriko du gogora.
Lehen orduan, oso gai interesgarria jorratuko dute, emakumeen alopezia, alegia. Horretarako, bi gonbidatu izango dituzte platoan, eta bakoitzak bere esperientzia pertsonala kontatuko du. Erreportaje interesgarri bat ere ikusgai izango da gai hau lantzeko.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.