18:00etan
Juan Mari Beltranek bere azken lana aurkeztuko du gaur "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Lehen orduan, Kaxiano handia izango dute hizpide, bere jaiotzaren 90. urteurrenean.
Gaurko "Biba Zuek!" saioan Juan Mari Beltran izango dute gonbidatu, Euskal Herri mailan dugun euskal musika tradizionalaren gaur egungo ikertzaile garrantzitsuenetarikoa. Bere azken lana flauten inguruko proiektua da, eta hori aurkeztera dator; liburu eta CDz osatutako Soinu-tresnak Euskal Herri musikan entziklopedia, hain zuzen. Maiatzaren 14an izango da zuzeneko estreinaldia Donostiako Victoria Eugenia Clubean. Musikaria, ikertzailea eta irakaslea da Beltran, eta Euskal Herriko musika-tresnetan aditua, baita doinu zein kantutegi tradizionalean ere.
Musikarekin jarraituz, lehen orduan, Kaxiano handia izango dute hizpide. Kaxiano jaio zela 90 urte bete dira aurten eta hil zela 20 urte. Kaxiano gogoan solasaldi berezian, bere seme-alabak izango dituzte saioan, baita Kaxianoren azken akordeoia ere. Gainera, bere biloba musikari bat Suitzatik konektatuko da zuzen-zuzenean.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.