Itxi

18:00etan

Txuri urdin izotz hockeyko neskak garaipenak ospatzen, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Donostiako taldeak izotz hockeyaren gailurra jo du, Erreginaren Kopa eta Liga irabazita. Eva Aizpurua, Naroa Ruiz de Galarreta eta Iraia Ayestaran jokalariekin batera festa egingo dute platoan.

Txuri Urdin izotz hockey taldeko jokalariak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Liga eta Kopa irabazi duten Txuri Urdin izotz hockeyko nesken taldeko hiru ordezkari hartuko dituzte gonbidatu gaur "Biba Zuek!" saioan: Eva Aizpurua, Naroa Ruiz de Galarreta eta Iraia Ayestaran. Duela zortzi urte sortu zen taldearen ibilbidea errepasatuko dute eurekin Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. 

Lehen orduan ere, kirolaren inguruan arituko dira tertulian. Oraingo honetan, entrenatzaileen testigantzak bilduko dituzte; igeriketa sinkronizatuan, 'walking football'ean eta errugbian aritzen diren hiru kide elkarrizketatuko dituzte. 

"Biba Zuek!" 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)