Itxi

18:00etan

Alaia Martin, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Bertsolaritza eta kazetaritza lanaz mintzatuko dira berarekin Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia.

Alaia Martin bertsolari eta kazetaria

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en, Alaia Martin bertsolari eta kazetaria izango dute gonbidatu. Umetatik bertso munduan ezagutu dugu; eskolarteko txapelketetan hasi, eta Bertsolari Txapelketa Nagusira ibilbide oparoa egin du. Gainera, Euskadi Irratian hainbat saio aurkeztu izan ditu; "Zubiak" eta "Herritmia", besteak beste.

Lehen orduan, Euskal Pentatloia izango dute hizpide. Horretarako, Gari Etxebarria antolatzailea eta bi kirolari izango dituzte: Amalur Arbelaitz eta Xabier Zaldua.

"Biba Zuek!" saioa, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.

 


 

Informazio gehiago (1)