18:00etan
Eneritz Artetxe aktore eta antzerkilaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Programaren lehen orduan Eulalia Abeitua izango dute hizpide, ezagutzen den lehendabiziko euskal argazkilari emakumea.
Gaurko "Biba Zuek!" saioan, Eneritz Artetxe aktore eta antzerkilariak Lakoste izeneko bere azken lana aurkeztuko du. Bertan, emakume bufoia agertzen da oholtza gainean, eta zuzenean, hainbat gairen inguruan hitz egiten du ikus-entzuleekin. Lan honi buruz eta egindako ibilbide oparoaren inguruan arituko da Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.
Lehen orduan, Eulalia Abeituaren pertsonaiari buruz hitz egingo dute. Ezagutzen den lehendabiziko euskal argazkilari emakumea da Eulalia, eta berak egindako lana askorentzat erreferentea izan da. Adibidez, Norberaren gelatik dokumentalean, hainbat emakume argazkilariren testigantzak bildu zituen Ainhoa Urgoitiak, tartean Nagore Legarreta eta Aitziber Orkolagarenak. Aipatutako hirurak izango dira platoan gonbidatu gisa.
"Biba Zuek!" saioa, astelehenetik ostiralera ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.