Itxi

18:00etan

'Itsatsita, ezohiko musikala' laneko aktoreak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Maria Redondo, Ainhoa Aierbe eta Xanti Korkostegi antzezleak izango dituzte platoan. Aurretik, saioaren lehen orduan, desgaitasuna duten anai-arreben arduraren inguruan hitz egingo dute.

'Itsatsita, ezohiko musikala'

Maria Redondo, Ainhoa Aierbe eta Xanti Korkostegi aktoreak izango dituzte gaur "Biba Zuek!" saioko platoan, Itsatsita, ezohiko musikala lana aurkezteko. Musikal honek bi gazteren parranda gau bateko istorioa kontatzen du; diskoteka batean ezagutu, eta euren arteko kimikak larrialdietan nola amaitzen duen. Musikaz beteriko emanaldia da, eta zuzenean entzuteko aukera ere izango dugu "Biba Zuek!" saioan.

Aurretik, programaren lehen orduan, desgaitasuna duten anai-arreben arduraren inguruan hitz egingo dute. Izan ere, Atzegi elkarteak adimen urritasuna duten pertsonen anai-arrebentzako topaketak antolatu ditu Eibarren, Azpeitian eta Donostian. Bertan elkartuko direnek euren zalantzak, kezkak eta bizipenak elkarbanatuko dituzte, eta herri bakoitzetik gonbidatu bat izango dute Madddalen Arzalusek eta Xabier Sukiak.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (1)