18:00etan
Julian Iparragirre pilota esataria, gaurko "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Urte luzez pilota esatari lanetan aritu da Iparragirre Euskadi Irratian. Aurretik, programaren lehen orduan, Robert Pkemboi eta Mathew Kiptanui korrikalari kenyarren istorioa ekarriko dute gogora, Tolosako Hiru Tontorrak txapelketaren biharamunean.
Euskadi Irratian urte luzez pilota esatari lanetan aritutako Julian Iparragirre izango dute gonbidatu gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan. Leitzarrak frontoian ikusitakoari hitzak jarri eta, irrati bidez, lau haizetara zabaldu ditu hitzok hogei urtez, orain gutxi erretiroa hartu duen arte. Izan ere, maiatzaren 29an jokatutako buruz buruko partida izan zen eman zuen azkena. Horretaz guztiaz hitz egingo du Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.
Aurretik, programaren lehen orduan ere, kirola izango dugu hizpide. Zehazki, Tolosako Hiru Tontorrak txapelketaren biharamunean Robert Pkemboi eta Mathew Kiptanui korrikalari kenyarren istorioa ekarriko dute. Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartu zuten eta, oraingoan, Tolosako Hiru Tontorrak karreraren ostean bisitatuko dute platoa. Unai Ugartemendia kazetari eta antolatzailea, Mikel Lopetegi antolatzailea eta Aitziber Ibarbia korrikalaria ere izango dituzte programan.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.