Itxi

18:00etan

Karmele Gisasola Zelai III kirolaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Bestalde, herrietako jaietan lanean aritzen diren Jon Castañedarekin eta Ainitze Rodriguezekin mintzatuko dira.

Karmele Gisasola

Karmele Gisasola herri-kirolari mallabitarra izango da osteguneko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan. Familiatik datorkio zaletasuna, eta ibilbide oparoa darama herri kirolean; hasieran ingudea jasotzen ibili bazen ere, ondoren, txingei eta trontzari heldu zien. Azken boladan, harri jasotzen ikusi dugu batez ere, eta hainbat txapelketa irabazi ditu; izan ingude txapelketak zein harri jasotze txapelketak. Ekainaren 6an lortu zuen orain arteko azken txapela, Emakumeen Urrezko Harri-Jasotze txapelketan.

Lehen orduan, Euskal Herriko festetan murgilduko dira, baina beste ikuspuntu batetik; bertan lanean aritzen direnen ikuspegitik, alegia. Alde batetik, Erruki erromeria taldeko Jon Castañeda musikaria hartuko dute; eta bestetik, Ainitze Rodriguez, jatekoa eskaintzen duen food truckaren nagusia. Bakoitzak festak era batera bizitzen ditu, esperientzia ezberdinak bizitzen dituzte, eta horien berri emango digute.

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)