Itxi

18:00etan

Musika eta artea hizpide gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Rafa Rueda musikaria, Joxean Laka artista eta Martzel Do Nascimiento grafitigilea izango dira haien lanei buruz mintzatzen.

Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Irudia: EITB Media

Gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan, musika eta artea izango dira protagonista eta hainbat artistak haien lanen inguruan hitz egingo dute. Gonbidatu nagusia, Rafa Rueda musikaria izango da. Mungiako artistarekin, bere ibilbide profesionalaren inguruan arituko dira, eta duela gutxi argitara atera den "Oroitz" kantuaz ere hitz egingo dute. Harkaitz Estiballesek idatzitako bertsoekin eta Koralai Ahots Taldearen laguntzarekin sortu du kantua musikari bizkaitarrak.

Lehen orduan, bestelako artistak gonbidatuko dituzte platora, eskuekin eta irudimena landuz, artea egiten duten bi lagun. Joxean Jakak, txatarretara doazen hondakinekin figurak, eskulturak, egiten ditu. Iaz, gainera, Orioko Surf Txapelketako garaikurrak egiteaz arduratu zen. Bestalde, Martzel Do Nascimiento grafitigilearen bisita ere hartuko dute. Muralak, graffitiak eta irudi ikusgarriak egiten ditu Zornotzako artistak.

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik aurrera ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)