Itxi

18:00etan

Irulegiko aurkikuntza arkeologikoari buruz, Aranzadiko kideekin, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Meda

Leer en Castellano

Saioaren bigarren orduan, Kike Amonarriz hartuko dute gonbidatu, ostiralean hasiko den Euskaraldiari buruz hitz egiteko.

Irulegiko eskua. Irudia: Nafarroako Gobernua

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan, Irulegiko aurkikuntza arkeologikoari buruz arituko dira, eta horretarako, Aranzadi Zientzia elkarteko Juantxo Agirre, Mattin Aiestaran eta Leire Malkorra izango dituzte platoan.

Bigarren orduan, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izango dute gonbidatu, eta Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin izango duen elkarrizketaren ildo nagusia, hastear dagoen Euskaraldia euskarazko ariketa handia izango da.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)