Eduki nabarmenak
Zaporeak elkarteko bozeramailea "Biba Zuek!" saioan, gaur, asteartea, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Horrez gain, 'Aguas oscuras' filma "La Noche De..." saioan, ETB2n.
"Biba Zuek!" – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia Zaporeak elkartearen gainean arituko dira bertako bozeramailearekin, Helena Ruiz de Azuarekin. Lesboseko kanpamenduetako errefuxiatuekin egon berri da, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batekin batera. Hango egoeraz hitz egingo dute.
Lehen orduan, uda honetan igeriketa zeharkaldi entzutetsuak egin dituzten hiru lagun izango dira saioan.
"La Noche De…" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en
Benetako istorio batean oinarritutako Aguas oscuras filma ikusi ahal izango da. Abokatu batek etengabe hazten doazen gaixotasun eta heriotza batzuk munduko korporazio handienetako batekin lotzen duen sekretu iluna ezagutuko du. Prozesuan bere etorkizuna, lana eta familia arriskatuko ditu, egia argitara ateratzeko.
Aurretik, Dani Alvarezek aurkezten duen saioan, Sidney Sweeney aktoreari buruz hitz egingo dute ¿Quién es esa chica? atalean, Orzowei filmeko protagonistari buruz Línea caliente atalean eta, azkenik, Paul Walkerrek 50 urte bete dituela aprobetxatuz, Crónica de sucesos tartea eskainiko diote.