Itxi

Gaur, 22:15ean

Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria, 'Bisitaria'n

A.E:

EITB

Xabier Euzkitze munduko txapeldun irundarrarekin egon da bi egunez, eta egonaldi horren emaitza gaur gauean izango dugu ikusgai, 22:15ean, ETB-1en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Munduko eskubaloi txapeldunak Xabier Euzkitzeren bisita hartuko du gaur gauean, "Bisitaria" saioan. Julen Aginagalde irundarra, askorentzat munduko pibotik onena, munduko hiru jokalaririk hoberenen artean dago. Kirol mailako lorpenak ezagunak dira, baina 'Bisitaria'k alderik pribatuenaz gozatu du.

Atletico Madril taldearekin, bere taldearekin, Logroñora hurbildu da, Gurutz anaia nagusiaren kontra jokatzera. "Bisitaria"k ez zuen aukera galdu nahi eta bera ere bertan izan da. Julen, Gurutz eta familiarekin partekatu ditu bi egun. Umila bezain handia da Julen Aginagalde, esker onekoa ere, irundarrek ez baitute ahaztuko Munduko txapelketako finala irabazi ostean bandera atera izana. Madrilen jokatzen duen arren, buruan bueltaka du egunen baten bi anaiak Irunera bueltatzeko ilusioa.

"Bisitaria", 22:15ean, ETB-1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)