Bisitaria
Unai Emery, asteazkeneko 'Bisitaria'n
Unai Emery, Sevilla futbol taldeko entrenatzailearekin izango da Xabier Euzkitze.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kolore berezia duen hirira, Sevillara joan da Bisitaria Unai Emeryrekin bi egun egoteko. Eta zelako bi egunak! Sevilla futbol taldeko entrenatzailea bere lantokian eta etxean ikusteaz gain, turismoa egiteko aukera ere izan dute, hiriko hainbat leku esanguratsu Bisitariari erakutsiz. Eta Apirileko Feria pil-pilean egonda eta beroak estututa, ezin rebujito bati muzin egin bertako giroaz disfrutatzeko. Gainera bertan bizi diren beste euskaldun batzuekin ere egoteko aukera izango du Bisitariak eta espreski Feriara joan den beste aurpegi ezagun batekin egingo du topo: Reyes Prados aurkezlearekin. Unai Emeryri esker, Bisitariak bi egun zoragarri pasa ditu Sevillan.