Itxi

Aste honetan

'Bost Baietz!' Ondarroa, Bergara, Leioa, Balmaseda eta Elgoibarren

Julian Iantzi Euskal Herrian herriz herri dabil bertako biztanleen artean dirua banatu nahiean.

'Bost baietz!' saioaren atal berriak estreinatu ditu aste honetan Euskal Telebistak. Asteazkenean Julian Iantzi Ondarroa, Bergara eta Leioan ibiliko da dirua banatzen. Ostegunean, aldiz, Leioa, Balmaseda, Bergara eta Elgoibarren izango dugu aurkezle lesakarra.

Lehiakideak kalean bertan harrapatuko ditu Iantzik. Bost minututan hainbat galdera egingo dizkie parte hartzaileei eta hauek dirua irabazteko aukera izango dute. Denetariko galderak izango dira kultura, kirolak, geografia, gaurkotasun albisteak… baina asko Euskal Herriarekin lotura dutenak izango dira. Hasieran errazagoak eta aurrera egin ahala zailduz joango dira.

Herritarrek erantzun zuzena bota beharko dute, bakarrik jokatu dezakete baina ondotik pasatzen den edonori ere laguntza eskatu diezaioke. Zenbat eta arinen erantzun galdera gehiago egiteko eta diru gehiago irabazteko aukera izango dute.

Bost minutuko erronda amaitu ondoren, lehiakideak bi aukera izango ditu: diruarekin planto egin edo proba baten parte hartu lortutako dirua bikoiztu edo dena galtzeko arriskuarekin.

Saioan grabazioak non egingo diren edo nola parte hartu jakin nahi dutenek bostbaietz@eitb.com helbidera idatzi dezakete.

'Bost Baietz!' saioa astelehenetik ostiralera emititzen da ETB-1en 21:15ean.

Albisteak (1)