Itxi

Aste honetan

Ikusi non izango garen aste honetan grabatzen

Julian Iantzi Euskal Herrian zehar dabil 'Bost Baietz!' saiorako lehiakide bila.

'Bost baietz!' saioaren atal berriak estreinatu ditu aste honetan Euskal Telebistak. Julian Iantzi aurkezleak lehiakideak aurkitzen ditu gure herrietako kaleetan eta milaka euro banatzen ditu astero herritarren artean.

Leku hauetan izango gara aste honetan grabatzen:

- Asteazkena ekainak 5: San Mamesen agurreko partidan Bilbon.

- Larunbata ekainak 8:  Hondarribiako Erdi Aroko Azokan.

Lehiakideak kalean bertan harrapatuko ditu Iantzik. Bost minututan hainbat galdera egingo dizkie parte hartzaileei eta hauek dirua irabazteko aukera izango dute. Denetariko galderak izango dira kultura, kirolak, geografia, gaurkotasun albisteak… baina asko Euskal Herriarekin lotura dutenak izango dira. Hasieran errazagoak eta aurrera egin ahala zailduz joango dira.

Herritarrek erantzun zuzena bota beharko dute, bakarrik jokatu dezakete baina ondotik pasatzen den edonori ere laguntza eskatu diezaioke. Zenbat eta arinen erantzun galdera gehiago egiteko eta diru gehiago irabazteko aukera izango dute.

Bost minutuko erronda amaitu ondoren, lehiakideak bi aukera izango ditu: diruarekin planto egin edo proba baten parte hartu lortutako dirua bikoiztu edo dena galtzeko arriskuarekin.

Saioan grabazioak non egingo diren edo nola parte hartu jakin nahi dutenek bostbaietz@eitb.com helbidera idatzi dezakete.

Informazio gehiago (1)