Itxi

Grabazioak

Gaztelugatxen, Zarautzen eta Lekeition, 'Bost Baietz'en grabazioak

Julian Iantzi Euskal Herrian gora eta behera dabil 'Bost Baietz' lehiaketarako partaide bila.

Julian Iantzi lehiakide bila dabil Euskal Herriko herri eta hirietako kaleetan eta milaka euro banatzen ditu astero herritarren artean. Hauexek dira saioaren hurrengo grabazioen egunak eta lekuak:

- Astelehena, ekainak 24: Gaztelugatxeko Doniene eta Eneperi.

- Asteazkena, ekainak 26: Zarauzko San Pelaio Jaiak.

- Ostirala, ekainak 28: Lekeitioko San Pedro Jaiak.

Lehiakideak kalean bertan harrapatuko ditu Iantzik. Bost minututan hainbat galdera egingo dizkie parte hartzaileei eta hauek dirua irabazteko aukera izango dute. Denetariko galderak izango dira kultura, kirolak, geografia, gaurkotasun albisteak… baina asko Euskal Herriarekin lotura dutenak izango dira. Hasieran errazagoak eta aurrera egin ahala zailduz joango dira.

Herritarrek erantzun zuzena bota beharko dute, bakarrik jokatu dezakete baina ondotik pasatzen den edonori ere laguntza eskatu diezaioke. Zenbat eta arinen erantzun galdera gehiago egiteko eta diru gehiago irabazteko aukera izango dute.

Bost minutuko erronda amaitu ondoren, lehiakideak bi aukera izango ditu: diruarekin planto egin edo proba baten parte hartu lortutako dirua bikoiztu edo dena galtzeko arriskuarekin.

Saioan grabazioak non egingo diren edo nola parte hartu jakin nahi dutenek bostbaietz@eitb.com helbidera idatzi dezakete.