22:00etan
'Bostekoa' saioaren finala, Ibarra eta Errezilen artekoa, gaur gauean, ETB1en
EiTB
Aitor Zubietak aurkezten duen saioan inoiz egin diren probarik gogorrenak ikusiko ditugu final handian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ibarra eta Errezil arituko dira gaur ETB1eko 'Bostekoa' saioaren final handian. Txapelketako talderik onenak direla erakutsi ondoren, Gipuzkoako bi herri horietako ordezkariak aurrez aurre arituko dira, urduri eta publikoa gainean dutela.
Aitor Zubieta aurkezleak, gainera, ez die finala erraz jarriko. Hainbat aldaketa egingo ditu, eta probak nabarmen gogortuko ditu: aurretik inoiz ikusi ez dugun maila erakutsi beharko dute lehiakideek.
Ibarra sokatiran faboritoa da, eta Errezilgo taldeak harria jasotzen onena dela erakutsi du. Bien indarrak oso orekatuta daude eta Brileko probalekuan gogor borrokatuko dira lagun eta senideen aurrean irabazteko.
'Bostekoa' 22:00etatik aurrera izango da ikusgai gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.